option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: 5. Gaia. Euskararen erabileraren normalizazioa

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
5. Gaia. Euskararen erabileraren normalizazioa

Descripción:
IVAP galdera-sorta 2022

Autor:
Mihipuntan
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación: 17/09/2024

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 26
COMPARTE EL TEST
ComentarNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
105 Zer dio azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoak? Herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoaren lurraldean, Administrazio Publikoarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea. Herritar guztiei aitortzen zaie nahi duten hizkuntza ofizialean arreta jasotzeko eskubidea. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden botere publikoek emandako araugintza-xedapen edo ebazpen ofizial guztiek bi hizkuntzetan idatzita egon behar dute publizitate ofiziala egin behar denean. Aurreko erantzunak zuzenak dira.
106 Kontzeptu edo gai hauetatik, zein agertzen da Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean? Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data. Euskara meritu gisa baloratzea hautaketa-prozesuetan. Aurreko erantzunak zuzenak dira.
107 Hizkuntza-eskakizuna dela eta: Administrazio publikoetako lanpostu batzuei bakarrik esleituko zaie dagokien hizkuntzaeskakizuna. Administrazio publikoetako lanpostu guztiek dute hizkuntza-eskakizunaren derrigortasundata. Hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data lanpostu-zerrendetan agertzen dira. Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
108 Hizkuntza-eskakizuna dela eta: Lanpostu bat betetzeko eta bertan lan egiteko beharrezkoak diren gaztelaniaz bestelako hizkuntzetako gaitasun-mailak zehazten ditu. Derrigortasun-datatik aurrera, hizkuntza-eskakizuna betetzea derrigorrezkoa izango da dena delako lanpostua hartzeko eta bertan lan egiteko. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den bitartean, bakar-bakarrik balioko du gaztelaniaz bestelako hizkuntzetako jakintza-mailak merezimendu gisa baloratzeko, bai lanpostuak betetzeko, bai kanpoko aukeraketak egiteko. Funtzio Publikoari buruzko Legearen arabera, Eusko Legebiltzarrak erabakitzen ditu lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak, bai eta haiek aplikatzeko irizpideak ere, aurretik Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak proposatuta.
109 Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua dela eta: Funtsezko dekretua da euskararen normalizazioari begira. Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legean xedatutakoa garatzen du. Dekretuaren artikuluetan, funtsean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko prozesuetan hizkuntza-eskakizunak kontuan hartzea, baliozkotzeak eta salbuespen-araubidea arautzen dira, besteak beste. Aurreko erantzunak zuzenak dira.
110 Zenbat hizkuntza-eskakizun daude Administrazioan? Bost. Lau. Hiru. Bi.
111 1. HE ohikoagoa da hauen artean: Mendeko langileen artean. Euskara-itzultzaileen eta hizkuntza-normalizazioko teknikarien artean. Alkateen artean. Unibertsitateko ikasleen artean.
112 «Nahitaez bete beharreko indizea» izenekoa dela eta: Administrazio jakin bateko lanpostu guztiak kontuan harturik derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna esleituta daukaten lanpostuen portzentajea zehazten du. Euskal Autonomia Erkidego osoko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta kalkulatzen da. Honela funtzionatzen du: zenbat eta euskaldun gehiago egon, orduan eta txikiagoa izango da nahitaez bete beharreko indizea. Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
113 Nola egiaztatzen da hizkuntza-eskakizuna, euskal administrazio publikoetako langileen kasuan? Lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan edo barne-sustapenerako deialdietan horretarako berariaz egiten diren proben bitartez. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) edo gure autonomia-erkidegoan dagoen edozein administrazio publikok helburu horrekin egiten dituen ezohiko deialdien bidez; proba horiek bi urtean behin egiten dira, gutxienez. Bi urtean behingo ohiko proben eta hiru urtean behingo berariazko proben bidez. Aurreko erantzunak zuzenak dira.
114 Egoera batzuetan lanpostu baten titularra hizkuntza-eskakizuna betetzetik salbuetsita gera daiteke? Ez, aukera hori ez dago inola ere. Bai; adibidez, titularrak 55 urte baino gehiago dituenean plangintzaldi bakoitzaren hasieran, betiere titularra ados badago. Bai; adibidez, titularrak lortutako ikasketa-maila unibertsitateko gradua edo lizentziatura denean. Bai; adibidez, minusbaliotasun fisiko edo psikikoak izanik, gaur egun helduen hizkuntzaprestakuntza eta -gaikuntzarako indarrean dauden programen bidez euskara ikastea eragozten edo zailtzen badute.
115 Hizkuntza-tituluen baliozkotzeak direla eta: Administrazio ezberdinek emandako tituluak ezin dira parekatu. Administrazio ezberdinek emandako tituluak Hezkuntza Ministerioak parekatu zituen 2002an. Administrazio ezberdinek emandako tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatuta geratzen dira, eta elkarren baliokideak dira. Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
116 Zer da ELEBIDE? Eusko Jaurlaritzako Itzulpen Zerbitzua. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008an abian jarri zuen Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak langile publikoei euskararen arloan prestakuntza emateko 2008an abian jarri zuen zerbitzua. Administrazio ezberdinek emandako tituluen baliozkotzeak tramitatzeaz arduratzen den zerbitzua.
117 Bikain ziurtagiria dela eta: Bikain ziurtagiriak hiru maila ditu: goi-maila, tarteko maila eta oinarrizko maila. Bikain ziurtagiriak bi ponderazio desberdin ditu ebaluazioa egiteko orduan: bat administrazioentzat (Osakidetza barne) eta beste bat enplegatu publikoentzat. Ebaluatuari kanpo-ikuspegia eskaintzen dio, euskararen kudeaketari dagokionez: ebaluazio-txostena. Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
118 Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak direla eta: Helburua da euskara eta gaztelania benetan maila berean jartzea Administrazioan, formalki aitorpen bera baitute; beraz, proposatzen den egitekoa da euskara benetan parekatzeko bidean aurrera egitea. Helburua da euskara eta gaztelania benetan maila berean jartzea Administrazioan; izan ere, nahiz eta inola ere ez izan aitorpen formal bera, gutxienez ahalegina egin behar da euskara Administraziotik kanpo gera ez dadin. Helburua da euskara eta gaztelania maila formal eta erreal berean kokatzea, Euskadiko eremu elebidunenetan gutxienez. Helburua da gaztelania euskarari gainjartzea Administrazioan.
119 «Berariazko hizkuntza-prestakuntza» izenekoa dela eta: Ez da garrantzitsua; hizkuntza-prestakuntza generikoa da garrantzitsuena. Helburua du irakaskuntza orokorretik laneko eguneroko errealitatera jauzi egiten laguntzea. Helburua du enplegatu publikoak dagokion hizkuntza-eskakizuna lortzea. Enplegatu publikoen hizkuntza-maila hobetu nahi du.
120 «Berariazko hizkuntza-prestakuntza» izenekoan, zenbait prozedura daude aurreikusita: Bai, bi prozedura: ikastaroak eta trebakuntza-saioak. Bai, bi prozedura: ikastaro luzeak eta ikastaro laburrak. Bai, hiru prozedura: masterrak, graduondoak eta ikastaroak. Bai, prozedura bat: ikastaroak.
121 Berariazko hizkuntza-prestakuntzaren barruko ikastaroak direla eta: Aurrez aurreko ikastaroak eta online ikastaroak daude. Aurrez aurreko ikastaroak, online ikastaroak eta akademietan eta unibertsitate-zentro espezializatuetan egiten diren ikastaroak daude. Funtsean, eskola magistralak, trebakuntza-saioak eta jardunaldiak garatu behar dira. Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
122 Zein arlo lantzen dira Eusko Jaurlaritzak berariazko hizkuntza-prestakuntzaren barruan proposatutako ikastaroetan? Ahozko adierazpena. Dokumentuak. Administrazio-hizkera. Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
123 Zein da EAEko administrazio publikoetan hizkuntza-normalizazioaren prozesua sendotzeko tresnarik indartsuena? Bikain ziurtagiria. Euskararen erabilera normalizatzeko planak eta euskara erabiltzeko ekintza-programa orokorrak. ELEBIDE. Entitate bakoitzaren euskararen erabilera normalizatzeko planak.
124 Euskararen erabilera normalizatzeko planak: Urte bat irauten dute. Legegintzaldi bakoitzerako ezartzen dira, hau da, lau urte irauten dute. Bost urtekoak dira. Ez dute iraupen zehatzik; beharrezkotzat jotzen denean, indarrean dagoen plana ezabatu eta beste bat ezartzen da.
125 Azken urteotan, administrazioan euskararen normalizazioan aurrera egin dela esan daiteke? Bai; adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna nabarmen hobetu da. Bai, baina gaztelania da oraindik ere lan-hizkuntza nagusia. Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
126 Zein da gaur egun indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren helburua? Neurri sorta bat da, Administrazioan nola idatzi eta komunikatu behar den jakiteko, itzulpenetara jo gabe testu elebidunak nola sortu behar diren, motibaziora bideratutako saioen aurreikuspena eta euskarazko baliabide eta tresna informatikoen garapena eta erabilera bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzako sail guztiek, herritarrekin dituzten harremanetan hizkuntza-eskubideak erabat errespetatzeaz gain, lan-hizkuntzan gutxienez 15 puntuko aurrerapena lortzeaplangintzaldiaren amaieran, euskararen erabileraren adierazle bakoitzean (hobetzeko tarterik balego) eta, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren hasierako batez bestekoaren gainetik geratzea. Administrazioak euskararen inguruko kalitatearen kudeaketan ezartzen den balio erantsia har dezan saiatzea. Hizkuntza-eskakizun berriak sortzea eta derrigortasun-data orokorrak ezartzea.
127 Gaur egun indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak jarraibide hauek ezartzen ditu, besteak beste: Gutxi dira oraindik euskarazko programa eta aplikazio informatikoak instalatuta dauzkaten lanpostuak, eta nahi baino eskasagoa programa horien erabilera. Herritarrekiko ahozko harremanetan gabeziak antzeman dira. Beste administrazio publiko batzuekiko harremanetan interesgarria litzateke hizkuntza ofizialetako baten erabilera adostea ahozko eta idatzizko komunikazioetarako. Aurreko erantzunak zuzenak dira.
128 Eusko Jaurlaritzaren barruan, sailen erabilera-planak aurrera eramateko ohiko antolamendu-egiturak daude? Ez, sail bakoitzak bere bitartekoekin modu autonomoan jarduten du. Bai; adibidez, Normalizazioaren Jarraipenerako Batzorde Sektoriala. Bai; adibidez, Euskaltzaindia. Bai, ELEBIDE eta Elkarkidea.
129 Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ofizialen Batzorde Iraunkorra dela eta: Jaurlaritza mailako jarraipen-organo gorena da, eta hizkuntza-normalizazioaren prozesu osoaren arduraduna. IVAP ez da batzorde horretako kide. Bi urtean behin biltzen da, gutxienez. Ez dago halako batzorderik.
130 Hizkuntza Normalizazio Teknikarien Batzordea: Izaera teknikoa duenez, ezin du etorkizunerako proposamenik aurkeztu. Eusko Jaurlaritza mailako batzorde teknikoa da, tokian tokiko esperientziak elkarren artean trukatzeko eta proiektu bateratuak bideratzeko balio duena. IVAP ez da batzorde horretako kide. Ez dago halako batzorderik.
Denunciar Test