option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: aaaaaaaaa 27

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
aaaaaaaaa 27

Descripción:
kamara zapi korner

Autor:
AVATAR
kamara sei korner
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación: 10/01/2025

Categoría: Deportes

Número Preguntas: 148
COMPARTE EL TEST
ComentarNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
1.- Zeintzuk dira ikus-entzunezko edukiak gauzatzen dituzten eragile nagusiak? Ekoiztetxeak Gidoigileak Zuzendariak .
2.- Zeintzuk dira, normalean, film onenaren saria jasotzera igotzen direnak? Ekoizleak Gidoigileak Zuzendariak .
3.- Guk gure proiektua aurrera atera nahi badugu izan film labur, luze edo serie bat. Zer beharko dugu? Ekoiztetxe bat gutxienez Banatzaile bat gutxienez Ekoizle bat gutxienez .
4.- Diru laguntzen deialdietan zer puntuatzen da ekoiztetxe baten ibilibidea edo ekoizle batena? Ekoizle baten ibilbidea Ekoiztetxe baten ibilbidea Aurreko biak dira zuzenak .
5.- Dossierra izaten da sarritan ekoizleek irakurtzen dutena eta horren arabera eskatuko dute edo ez, gidoia. Ideia hau nork helarazi digu zuzenean edo zeharka: Zineuskadiko Ione Feijook Gariza filmseko Lara Izagirrek Aurreko biak zuzenak dira.
6.- Leire Apellanizen arabera: Zure txostena ikusten duenak, zure pelikula ikusi behar du eta zu egile moduan ikusi behar zaitu. Garrantzitsuena bukatutako gidoi bat aurkeztea da. Txostenaren diseinua norberak egitea gomendatzen du. .
7.- Film laburren merkatua jaialdiak dira. Film laburren banaketa-estrategia hasieratik definitzen da, baina beste edozein ikus-entzunezkorena azken faserako uzten da. Egia. Eduki bakoitzaren banaketa-estrategia desberdina izango da. Bere unea izango. Gezurra. Banaketa-estrategia hasieratik definitu beharra dago. .
8.- Goya sarietan film labur bat nominatua izateko irizpide batzuk daude. Film laburren jaialdietan film laburra aukeratu izana da horietako bat. Zehaztuta daude zein jaialdi eta zenbat puntu. Zentzu honetan, Estatu mailako eta nazioarteko jaialdien pisua berdina da? Bai. Aukeratua izan izana puntu bat da kasu guztietan Bai. Aukeratua izan izana bi puntu dira batean zein bestean Ez. Estatu mailakoetan aukeratua izan izanak puntu bat eta nazioartekoetan bi puntu dira. Nazioarteko jaialdi jakin batzuetan aukeratua izan izanak lau puntu balio ditu. .
9.- ICAAren aurrekontu eredua da egun gure testuinguruan erabiltzen den estandarra. Zenbat kapitulu ditu ? 8 kapitulu 10 kapitulu 12 kapitulu .
10.- Pelikula batean egindako gastu guzti-guztiak ordaindu daitezke jasotako diru-laguntza publikoekin? Bai, justifikatzen badira. Ez, ECD/2784/2015, abenduaren 18ko aginduak jasotzen dituenak Ez, 2007ko Zinearen legeak jasotzen dituenak .
11.- Film baten produkziorako emandako diru laguntza publikoak zein eperen barruko gastuak hartuko ditu kontuan: Fikziozko film luzeen kasuan filmaketa baino 9 hilabete lehenagoko eta 9 hilabete ondorengo gastuak. Film laburren kasuan filmaketa baino 60 egun lehenago eta 60 egun ondorengo gastuak. Fikziozko film luzeen kasuan kalifikazioa baino 9 hilabete lehenagoko eta 9 hilabete ondorengo gastuak. Film laburren kasuan kalifikazioa baino 60 egun lehenago eta 60 egun ondorengo gastuak. Fikziozko film luzeen kasuan filmaketa baino 9 hilabete lehenagoko eta 9 hilabete ondorengo gastuak. Film laburren kasuan filmaketa baino 60 egun lehenago eta 120 egun ondorengo gastuak. .
12.- ICAAren ereduan 10. kapitulua zeri dagokio: Laborategiko gastuei Aseguruei Gastu orokorrei .
13.- Filmaketarako aseguruak existitzen dira. Hauetako zeintzu gauza aseguratzen dituzte? Ikus-entzunezko ekoizpenen erantzukizun zibila: lokalizazioetan eragindako kaltea esaterako Filmatzeko ekipoei eragindako kalteak. Aurreko biak zuzenak dira. .
1.-Hau da pardoren arabera ekoizpenaren definizio bat: “ El proceso de búsqueda, selección y gestión de aquellos recursos financieros, humanos y materiales necesarios para transformar una idea (concebida o adquirida) en un producto audiovisual en un largometraje, una serie de televisión, un programa de entretenimiento en un videojuego” (pardo, 2014:37). Ekoizpenaren definizio egokia iruditzen zaizu? bai ez oso egokia.
2.- Ikus-entzunezko proiektu batek… lau fase ditu: garapena, aurreprodukzioa, produkzioa eta postprodukzioa hiru fase ditu: garapena, produkzioa eta postprodukzioa hiru fase ditu: aurreprodukzioa, produkzioa eta postprodukzioa .
3.- Ikus-entzunezko proiektu baten garapen-fasea zeri deitzen zaio? proiektuaren aurreprodukzio-faseari. behin betiko gidoia dugunean finantziazioa lortzeko egiten diren ahaleginei gidoia idazteko prozesuaren, finantza-baliabideak bilatzearen eta produkzioaren hasierako plangintzaren inguruko zereginei. .
4.- Ikus-entzunezko proiektu baten zein fasetan egoten da ekoizle exekutiboa pardo eta apellanizen arabera? hasieran bakarrik behar diren baliabide ekonomikoak jartzeko. fase guztietan, garapenetik postprodukzioraino. errodajean, proiektuaren finantza-kudeaketa egokia bermatzeko. .
5.- Hauetako zein EZ DA ekoizle exekutiboaren zeregin zuzena filma edo bestelako ikus-entzuneko baten rodajeko produkzio taldea koordinatu eta rodajeko paperak egin eta kudeatzea. filma edo bestelako ikus-entzunezko edukia ekoizteko erabakia hartzea. gaiak, argumentuak, gidoiak eta literatura- edo antzerki-lanak bilatzea eta hautatzea, zinemara edo bestelako ikus-entzunezko soporte batera egokitzeko.
6.- Egia ala gezurra: ekoiztetxe batek lantzen dituen ideia guztiak ekoizten dira egia gezurra.
7.- Appa-ren arabera, zein dira produkzio-taldeko kide nagusiak? produktore edo ekoizle exekutiboa, produkzio-zuzendaria, produkzio-burua, produkziolaguntzailea eta ekoizpen auxiliarra ekoizle exekutiboa, produkzio-burua, produkzio-zuzendaria, produkzio koordinatzailea, produkzio gainbegiralea ekoizle exekutiboa, produkzio-burua, produkzio koordinatzailea eta produkzio-laguntzailea .
8.- Ikus-entzunezko produkzioaren organigrama hierarkizatuan, zein da autoritate gutxien duena? ekoizle exekutiboa produkzio-burua produkzio-zuzendaria .
9.- Hauetako zein EZ DA produkzio-buruaren eginkizuna? produkzio zuzendaria filmaketa edo rodajean ordezkatzea eta filmaketa ekoizteko saila koordinatzea. ordainketa-egutegia egitea. lokalizazioko eta errodajeko logistika koordinatzea eta kontratatzea, eta, beharrezkoa izanez gero, giza baliabideak, baliabide materialak eta logistikoak kudeatzea eta kontratatzea.
10.- Gidoi-analisirako fitxak honako hauei buruzko informazioa jasotzen du? aurkezpena, eraikuntza dramatikoa, pertsonaiak, elkarrizketak eta ikus-entzunezko ezaugarriak pertsonaiak, kokalekuak, sekuentziak, behar teknikoak eraikuntza dramatikoa, pertsonaiak, elkarrizketak, publiko objektiboa eta behar teknikoak .
11.- Zer da bechdel testa pertsonaien sendotasun dramatikoa neurtzeko irizpide bat emakumezko pertsonaien agerpena (gutxienez bi), beraien (emakumezkoen) arteko elkarrizketarik dagoen eta elkarrizketaren oinarrian gizon bati buruz ari ez direla testatzen duena. gidoiaren egitura narratibo zehatza.
12.- Zer esan nahi dute ICAA siglek? instituto de calificación y autoría audiovisual instituto de cinematografía y artes audiovisuales instituto comunitario de las artes audiovisuales .
13.- Eusko jaurlaritzak badu ikus-entzunezko eduki batzuen garapena diruz laguntzeko deialdirik, ICAAk, aldiz, ez du garapenerako batere deialdirik. egia gezurra: erakunde biek dituzte proiektu zehatz batzuen garapenerako deialdiak gezurra: ez batak ez besteak ez ditu garapenerako inolako deialdirik .
14.- Garapen-fasea amaitu ohi da: gidoiaren lehen bertsioa prest dugunean. aurre-produkzioa amaitzean eta filmatzen hastean. gidoiaren idazketa "amaitutzat" eta finantzaketaren parte handi bat bermatuta dagoenean. .
15.- Finantzazioa lortzeko estrategiaren diseinuaren ardura, nori dagokio? ekoizle exekutiboari produkzio-buruari produkzio-zuzendariari .
16.- Finantziazio-estrategia antzekoak diseinatzen dira fikziozko serie baten ekoizpenerako edota fikziozko film luze baten ekoizpenerako? Finantziazioa lortzeko eragileak berdinak izaten dira industriaren baitan, baterako zein besterako? bai ez .
17.- Egia ala gezurra. Oraindaino, estatu espainiarreko fikziozko film luze gehien-gehienen finantziazioaren parte bat instituzio publiko desberdinek ateratzen dituzten diru-laguntzen bidez osatzen da. egia gezurra .
18.- Egia ala gezurra. Oraindaino, estatu espainiarreko fikziozko serie gehiengehienen finantziazioaren parte bat instituzio publiko desberdinek ateratzen dituzten diru-laguntzen bidez osatzen da. egia gezurra.
19.-Fikziozko film luze baterako proiektu batek dirulaguntza publiko bakarra jaso dezake. egia gezurra: gehienezko laguntza kopurua bikoa da gezurra: ez dago mugarik. laguntza bat lortzeak, sarritan, beste batzuk lortzea erraztu dezake. .
20.- Ze diru-laguntza lerro izan ditu eusko jaurlaritzak ikus-entzunezkoentzat orain arte? (aukeratu erantzunean okerrik ez duen bakarra) film labur eta film luzeen garapena; film labur eta luzeen produkzioa. gidoi sorkuntza, eduki zehatz batzuen garapena (film luze edo serieak), fikzio zein ezfikziozko film labur zein luzeen produkzioa. film labur eta luzeen garapena, serieen produkzioa, dokumentalen produkzioa, film luzeen produkzioa, zabalpena. .
21.- Film luzeen ekoizpenerako/produkziorako zer laguntza mota eskaintzen ditu ICAA-k? laguntza orokorrak laguntza orokorrak eta laguntza selektiboak. laguntza selektiboak. .
22. Zein da film batek estatu espainiarrean lor dezakeen finantzaketa publikoaren gehienezko muga edo intentsitatea? aurrekontuaren % 50. aurrekontuaren % 50, nahiz eta salbuespen batzuetan ehuneko hori gaindi daitekeen (emakumeek zuzendutako filmak, hizkuntza gutxituetan hitz egindakoak, dokumentalak, film laburrak...) aurrekontuaren % 90. .
23.-Produkzioa sustatzeko diru-laguntza deialdietara izan jaurlaritzakoak zein ICAAkoak: edonor aurkez daiteke, baita maila pertsonalean ere, garrantzitsuena aurkezten den proiektua da. edonor aurkez daiteke, baita maila pertsonalean ere. baina ekoiztetxe baten babesa izateak lagundu egingo du. produkzio sustatzeko laguntzak, 2007ko zinemaren legeak ekoizle inedependente bezala definitzen dituenei zuzendutakoak dira. ezin da edonor maila pertsonalean aurkeztu. .
24.- Euskal irrati telebista (eitb) da oraindaino euskarazko serieak ekotzi dituen eragile nagusia eragile nagusia bai, baina ez bakarra, eusko jaurlaritzak ere ekoizpenean laguntzeko deialdiak izan dituelako. bai ez.
25.- Estatu espainarreko telebista publiko eta pribatuak ikus-entzunezko lan europarretan inbertitzera derrigortuta daude. zein modutan: telebista publikoek ustiapeneko diru-sarren %6 eta pribatuek ustiapeneko diru-sarreren % 5 erabili behar dute zeregin horretan telebista publiko zein pribatuek ustiapeneko diru-sarreren % 6 erabili behar dute zeregin horretan telebista publiko zein pribatuek ustiapeneko diru-sarreren % 5 erabili behar dute zeregin horretan.
26.- Ander barinagarrementeriaren arabera… El presupuesto es el único documento absolutamente inamovible En la etapa de desarrollo, lo importante es dimensionar los proyectos y plantear presupuestos que se ajusten a las oportunidades de financiación reales de los proyectos. Es conveniente tener diferentes presupuestos para las diferentes entidades que lo financian, para que no exista un conocimiento exacto de las cuantías que financia cada cual. .
27.- ICAA-n edo eusko jaurlaritzan diru-laguntzak eskatzeko erabiltzen den aurrekontu-ereduak zenbat atal ditu? 6 atal 12 atal 13 atal.
28.- Ekipo-teknikoaren kostua aurrekontuaren zein ataletan jasotzen da 3. atalean 4. atalean 5. atalean.
29.- Ekipo-teknikoa osatzen duen lan-taldearen soldatak... eragile desberdinek adostutako lan-hitzarmen espezifiko baten jasotzen da, BOEn argitaratzen delarik ez dago irizpide garbirik, ekoiztetxe bakoitzak banakako kontratuak egiten ditu. lan-hitzarmen orokorren baitakoa da, ez dago hitzarmen berezirik. .
30.- Argazkigintza materialaren kostua aurrekontua zein ataletan jasotzen da 4. atalean 5. atalean 6. atalean .
31.- Nork egiten du (normalean), ikus-entzunezko proposamen baten aurkezpena pitching batean ekoizleak zuzendariak ekoizleak eta zuzendariak .
32.- Zein da aurkezpen bakoitzaren iraupen ohikoena ikus-entzunezko proiektuen pitching profesional batean? 5 minutu 7 minutu 10 minutu .
1. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, zer gertatzen da proiektuak ez badu betetzen postprodukzioa Espainiako lurraldean egiteko baldintza? Proiektua berehala deskalifikatzen da. Laguntzaren %10 murrizten da. Enpresak ICAAren aurrean justifikatu behar du erabakia. Baldintza hori zuzentzeko luzapen bat ematen da. .
2. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, laguntzen onuradun izateko, ekoizpen enpresa batek gutxienez film labur bat egin behar izan du azken bi urteetan. Egia Gezurra.
3. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, zein alderdik lagun dezake puntuazio altuagoa lortzen? Ekoizpen-aurrekontuaren banakapen xehatua. Gehienez hiru minutuko teaser edo bideo pitch bat aurkeztea Talde teknikoa osatzen duten guztien ibilbide profesionalaren azalpena Lehenengo biak .
4. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, laguntzen zenbatekoa honako irizpide honen arabera banatuko da: Guztira 80 eta 100 puntu bitarteko puntuazioa duten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 100. • Guztira 70-79,99 puntu dituzten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 80. • Guztira 60-69,99 puntu dituzten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 70. Guztira 80 eta 100 puntu bitarteko puntuazioa duten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 100. • Guztira 70-79,99 puntu dituzten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 90. • Guztira 60-69,99 puntu dituzten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 80. Guztira 80 eta 100 puntu bitarteko puntuazioa duten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 100. • Guztira 70-79,99 puntu dituzten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 75. • Guztira 60-69,99 puntu dituzten proiektuak: eskatutako laguntzaren % 60.
5. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, onuradunak diren enpresen betebeharra da (zuzena aukeratu): Filmatzen hastea eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari jakinaraztea dirulaguntza jaso eta 6 hilabeteko epean. Animaziozko film laburren, dokumentalen eta nazioarteko koprodukzioen kasuan, epe hori 8 hilabetekoa izango da. Filmatzen hastea eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari jakinaraztea dirulaguntza jaso eta 6 hilabeteko epean. Animaziozko film laburren, dokumentalen eta nazioarteko koprodukzioen kasuan, epe hori urte batekoa izango da. Filmatzen hastea eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari jakinaraztea dirulaguntza jaso eta 3 hilabeteko epean. Animaziozko film laburren, dokumentalen eta nazioarteko koprodukzioen kasuan, epe hori 6 hilabetekoa izango da.
6. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera proiektu berbera laguntza-lerro honen hiru deialditara aurkeztu ahal izango da gehienez ere, aurrekontu ekitaldi desberdinetan, eta muga hori proiektua lehen aldiz aurkezten denetik aplikatuko da. Egia Gezurra.
7. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, hauetako zein dokumentazio egon behar da proiektuaren memoria edo dossierrean integratuta gidoia Teaserraren esteka Aurrekontua.
8. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, zeintzuk dira gidoiaren kalitatea eta balio artistikoari dagozkion irizpideak ICAAk film laburren produkziorako ematen dituen diru laguntzen balorazio eta hautaketa irizpideak kontuan izanda. Gidoiaren eta elkarrizketen kalitatea, pertsonaien tratamendua eta soinu proposamen formala Emakumeen parte hartze orokorra proiektuan Ekoiztetxearen ibilbidea.
9. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, zein baldintza bete behar dituzte ekoiztetxe independenteek deialdian araututako laguntzak eskuratu ahal izateko? Europar Batasuneko edozein herrialdetan bizilekua izatea Laguntzak jasotzeko unean Espainian egoitza edo legezko egoitza izatea Erregelamendu bidez zigortua izatea Proiekturik martxan ez izatea.
10. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, laguntzaren onuradun diren enpresek Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari filmaketaren amaiera jakinarazi beharko diote eta adin-taldeen araberako kalifikazioa eskatu beharko dute, gehienez ere: Diru laguntza lortzen denetik 8 hilabete, edo 12 hilabete animaziozko film labur, dokumental eta nazioarteko koprodukzioetarako. Filmaketa hasieratik 6 hilabete, edo 10 hilabete animaziozko film labur, dokumental eta nazioarteko koprodukzioetarako. Diru laguntza lortzen denetik, 4 hilabete, edo 6 hilabete animaziozko film labur, dokumental eta nazioarteko koprodukzioetarako. Filmaketa hasieratik, 10 hilabete, edo 12 hilabete animaziozko film labur, dokumental eta nazioarteko koprodukzioetarako.
11. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, irisgarritasun unibertsala bermatzeko neurri moduan azpititulu bereziak eta autodeskribapena sartzea: Derrigorrezkoa da Ez da derrigorrezkoa baina kontuan hartzen da 5 punturekin Ez da derrigorrezkoa eta ez du puntuatzen.
12. Posible da ICAA-ren film laburren produkziorako diru laguntzetan ESKATZEN den %100aren finantzaketa lortzea? bai ez, soilik %50a lortu daiteke. ez, soilik %50a lortu daiteke, eta salbuespen batzuekin %60a.
13. ICAAk film laburren produkziorako eta garapenerako diru laguntzak eskaintzen ditu? bai ez, soilik produkziorako diru laguntzak eskaintzen ditu gaur egun. ez, film laburren produkziorako diru laguntzak eta burututako film laburretarako diru laguntzak eskaintzen ditu.
14. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera laguntzaren %10eko murrizketa bat zein kasutan izan dezake? Frantziarekin koprodukzio bat delako eta ICAAk ez du laguntzarik ematen nazioarteko koprodukzio bat bada. Filma osoa gazteleraz dago eta ICAAk filmaren %10a Estatuaren beste hizkuntza ofizialean izatea eskatzen du. Filmaren erdia Biarritzen errodatuta dago. .
15. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, pelikula nazioarteko koprodukzioa bada, ICAA-k nori emango dio laguntza? Laguntza bakarrik espainiako enpresak lortuko du, betiere daukan partaidetzaren arabera. Laguntzaren %33,33 nazioarteko enpresarentzat da eta gainerako espainiako enpresarentzat. Laguntzaren era berdinean banatuko da, erdia naziarteko enpresarentzat eta beste erdia espainiako enpresarentzat. .
16. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, ebazpena argitaratzen den momentutik enpresak 6 hilabete ditu animaziozko film laburraren “filmaketarekin” hasteko. Egia. Gezurra. 8 hilabete dira. Egia. Gainera, bi hilabete gehiago behar badute, ICAA-k epea luzatuko du. .
17. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, film laburren proiektuak ekoizteko eskaintzen dituen laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko ezinbestekoa da: Espainian erroldatuta egotea laguntzaren prestazioa jasotzen den unean. Legezko bizilekua edo establezimendua Espainian izatea laguntzaren prestazioa jasotzen den unean. Espainiar herritarra izatea.
18. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eskaintzen dituen laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko zein da beharrezkoa ez den dokumentua: Finantziazio plana Dokumentazioa legala eta fiskala Espainian erroldatuta egotearen agiria.
19. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, zer baldintza bete behar dute atzerriko enpresekin koproduzitutako film laburren proiektuek laguntzak jasotzeko? Koprodukzioaren onarpena lortu izana eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Azken erabakia hartu aurretik adin-taldeen araberako kalifikazioa lortu izana. Eskabidea aurkeztu aurretik filmatzeari ekin izana.
20. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, zein dokumentu aurkeztu behar da film laburren proiektu baterako laguntza-eskaerarekin batera? Zuzendariaren aurkezpen-gutun bat. Filmaren gidoia. Ekoizle exekutiboak lortutako sarien zerrenda. .
21. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, film laburretan emakumeek deialdira aurkeztutako proiektuko lantaldean erantzukizuneko postuetan parte hartzeak 8 puntu eman ditzake, gehienez, proiektuaren balorazioan. egia gezurra gehienez, 6 puntu.
22. ICAAk film laburren produkziorako diru-laguntzen deialdian zenbatekoa da proiektu bakoitzari eman diezaiokeen gehienezko kopurua? 80.000€ (140.000€ animaziozko filmetan) 140.000€ kasu guztietan 140.000€ (80.000€ animaziozko filmetan).
23. ICAAren film laburren produkziora zuzendutako diru-laguntzen deialdian zenbateko puntuazioa jaso behar da ebaluazio irizpideetan eskatutako diru-laguntzaren %90a jasotzeko? 80 eta 89,99 puntu artean 70 eta 79,99 puntu artean 75 eta 84,99 puntu artean .
24. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera, ICAAk gidoi osoa eskatzen du, eta baita sinopsia ere. Bai, horrela da. Egia da gidoi osoa eskatzen duela, baina ez sinopsia. Sinopsia solik eskatzen du. .
25. ICAAren proiektu gaineko film laburren EBALUAZIORAKO OSATUTAKO BATZORDEAK gehienez ere zenbat puntu bana ditzake? 40 puntu 60 puntu 100 puntu .
26. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiaren arabera bideo-pitcha egitekotan: Proiektuaren memorian txertatuko da esteka bidez, eta gehienez 3 minutuko iraupena izan behar du. Proiektuaren memorian txertatuko da esteka bidez, eta gehienez 5 minutuko iraupena izan behar du. Aparteko fitxategi bezala bidali behar da, eta gehienez 5 minutuko iraupena izan behar du.
27. ICAAren 2024 film laburren proiektu gaineko deialdiak eskatzen duen aurrekontuaren ereduan, gidoiari eginiko kopien gastuak aurrekontuan sartu behar al ditugu? Ez, ez da ereduan azaltzen. Bai, 5. kapituluan zehazki, “varios produccion” azpiatalean. Bai, 1. kapituluan zehazki, gidoia eta musikari bideraturiko atala delako.
28. 2024ko ICAA-ren film laburren deialdiari dagokionez, dirulaguntza murriztu daiteke… gidoian Espainiako hizkuntza ofizial bat agertzen ez bada. gidoia erregistratuta ez badago. biak zuzenak dira. .
29. 2024ko ICAA-ren film laburren deialdia kontuan hartuta, zer esan nahi du aurrekontua eredu ofizialen izatea? ICAA-k sortutako aurrekontu eredua jarraitzea. Lan egiten dugun ekoiztetxeak ICAA-rekin egindako eredua jarraitzea. Lan egiten dugun ekoiztetxeak egindakoa jarraitzea. .
30. ICAA 2024 film laburren produkziorako deaildian fikziozko proiektu batean gidoiaren eta dialogoen kalitateak zenbateko puntuazioa eman dezakete? 1-10 puntu artean 1-5 puntu artean 5-10 puntu artean.
31.ICAA 2024 film laburren produkziorako deaildian 61,23ko puntuazioa jasotzen duen proiektu batek, diru-laguntzaren zein ehuneko jaso dezake baldin eta dirua agortu ez den? %100 %90 %80.
32. ICAA 2024 film laburren produkziorako deaildian laguntzak eskatu ditzaketenak ekoiztetxe independenteak dira. Zein legeren definizioaren arabera? Deialdi bakoitzean esplizituki zehazten da esanahia, ikus-entzunezkoa oso aldakorra baita Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 legearen 4. Artikuluko “n” idatz zatiaren definizioan hala jasota dagoena. ECD/2784/2015 Agindua, abenduaren 18koa. .
33. ICAA 2024 film laburren produkziorako Film labur baten kostuaren justifikazioak honako araudi hau jarraitu beharko du: Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 legean jasota dagoena ECD/2784/2015 Agindua, abenduaren 18koa, film baten kostuaren aintzatespena edo errekonozimenduak ezartzen dituen jarraibideei jarraitu behar zaie. Ez dago araudi bat jarraitu beharrik, egindako gastuak justifikatzearekin nahiko da film laburrei dagokienez.
34.- Zein da ICAAren film laburren ekoizpeneko deialdian diru laguntza jaso ahal izateko gutxieneko puntuazioa? 80 puntu 60 puntu 50 puntu.
35.- Zenbat aldiz aurkez daiteke proiektu berdina ICAAren film laburren proiektuaren gaineko deialdira 2024ko deialdiaren arabera? Hiru aldiz Behin Ez dago mugarik.
36. ICAAren film laburren proiektuaren gaineko deialdira gidoia aurkeztea derrigorrezkoa da: Kontuan hartzen da baina ez da derrigorrezkoa Tratamentu batekin nahiko izaten da Bai, derrigorrezkoa da fikzioaren kasuan .
37. ICAAren film laburren proiektuaren gaineko deialdian zer irizpide hartzen dira kontuan? Guztira 100 puntu dira: 55 gidoiaren kalitate eta balio artistikoari dagozkio Proiektuaren aurrekontua soilik Film laburraren zuzendariaren esperientzia bakarrik.
38. ICAAren film laburren proiektuaren gaineko deialdiaren arabera Zein da eskaera eta dokumentazio guztia aurkezteko epea? BOEan argitaratu den hurrengo egunetik hasita,15 egun BOEan argitaratu den hurrengo egunetik hasita,30 egun BOEan argitaratu den hurrengo egunetik hasita,45 egun .
39. Zein araudik ezartzen du film labur batek jaso dezakeen gehienezko finantzaketa edo intentsitate publikoaren ehunekoa ICAAren film laburren gaineko deialdiaren arabera? Articulo 24.1 de la Ley 55/2007, de 28 de diciembre, del Cine Artículo 21 del Real Decreto 1084/2015, de 4 de diciembre ECD/2784/2015, de 18 de diciembre .
40. Abenduaren 4ko, 1084/2015 Erret Dekretuaren 21. Artikuluak jasotzen duenez: Ekoizpenerako laguntzen zenbateko osoak ezin izango du produkzio-aurrekontuaren 100eko 50 gainditu. Europar Batasunak arlo honetan dituen xedapenen arabera, ikusentzunezko lan zailtzat hartzen diren ekoizpenak muga horien aplikaziotik salbuetsita daude. egia gezurra.
41. Abenduaren 4ko, 1084/2015 Erret Dekretuaren 21. Artikuluak jasotzen duenez: Ekoizpenerako laguntzen zenbateko osoak ezin izango du produkzio-aurrekontuaren % 50 gainditu. Europar Batasunak arlo honetan dituen xedapenen arabera, ikusentzunezko lan zailtzat hartzen diren ekoizpenak muga horien aplikaziotik salbuetsita daude. Ikus-entzunezko lan zailtzat hartuko dira: Film laburrak: onartutako kostuaren % 85era arteko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte. Zinema-aretoetan komertzialki ustiatzeko kalifikatutako bi film luze baino gehiago zuzendu edo batera zuzendu ez dituen pertsona batek zuzendutako ikus-entzunezko lanak, baldin eta horien produkzio-aurrekontua 1.500.000 eurotik beherakoa bada, eta aitortutako kostuaren % 80ra arteko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte Gaztelania ez den hizkuntza koofizialetako batean osorik filmatutako ikusentzunezko lanak, Espainian hizkuntza koofizial edo azpititulatu horretan proiektatzen badira, eta aitortutako kostuaren % 80rainoko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte.
42. ICAAko film laburren gaineko deialdian zeintzu proiektuei zuzentzen zaie ehuneko zehatz bat? Gutxienez %40 emakumeek zuzendutako film laburrei eta %10, animaziozko proiektuei. Gutxienez %30 emakumeek zuzendutako film laburrei ematen zaie soilik. Gutxienez %40 emakumeek zuzendutako film laburrei eta %15 a zuzendari berriei ematen zaie.
43. ICAAren 2024ko film laburren garapenerako deialdia sortzaile batek ezagutu beharko lukeen deialdi garrantzitsuenetariko bat da. Bai, diru laguntzak handiak direlako Ez, ez delako ia dirurik banatzen eta aukera hobeak daude Ez, ez delako deialdi hau existitzen.
44. ICAAren film laburren produkziorako deialdian proiektuak ekoizpenerako laguntzen batzordeak baloratzen ditu gehienezko 60 puntu lortzeko aukera izanik. Horietako 55 puntu gidoiaren kalitate eta balio artistikoaren araberakoak dira. Irizpide eta puntuazioei horiei dagokienez, 2 irizpidek 1 eta 10 arteko balorazioa jaso dezakete. Zeintzuk dira? Proiektuaren garrantzia/originaltasuna eta gidoiaren/elkarrizketen kalitatea Proiektuaren garrantzia/originaltasuna eta egitura Soinu proposamen formala eta pertsonaien tratamendua.
45. ICAAren diru-laguntza jaso duten film laburretan, proiektuaren gehiengoa enpresa espainiar batena balitz, "Es Cine Español" zigiluaren txertaketa derrigorrezkoa da. egia gezurra hautazkoa da jartzea.
46. ICAAren dirulaguntzaren deialdian, nazioarteko koprodukzio baten kasuan, proiektuaren zein ehunekok jaso dezake laguntza? Espainiako enpresari dagokion partaidetzaren ehunekoa hartuko da kontuan soilik Aurrekontu osoaren %50era arte Aurrekontu osoaren %85era arte .
47. Zer gertatzen da enpresa onuradunak ez badu garaiz aurkezten eskatutako dokumentazioa, ICAAk aurkezten duen dirulaguntza emateko behin-behineko proposamena egin ondoren? Laguntza hurrengo deialdira atzeratzen da Laguntzaren zenbatekoa murrizten da Espedientea beste izapiderik gabe artxibatu egiten da Laguntza partzialki ematen da.
48. 2024ko ICAAren film laburren ekoizpenerako laguntzei dagokienez, proiektuek gehienezko zenbat puntu objektibo lortu ditzakete? 30 puntu 40 puntu 50 puntu 60 puntu.
49. Film laburren proiektuen gaineko deialdian zertarako ematen ditu diru-laguntzak ICAAk ? Film laburraren garapenerako soilik Film laburraren ekoizpenerako, bai, baina ez soilik Film laburraren garapenerako eta ekoizpenerako.
50. ICAAren 2024 ko Film laburren gaineko deialdian honako zein dokumentazioa aurkeztu beharko da? Gidoia osoa soilik Sinopsia soilik Gidoi osoa eta sinopsia.
51. ICAAren film laburren produkziorako 2024ko deialdiko irizpideen arabera, eskabidearekin batera, nolakoa izan behar da erantsi behar den proiektuaren memoria? Gehienez 20 orrikoa, A4 formatuan Gehienez 40 orrikoa, A4 formatuan Gehienez 20 MB-koa, A4 formatuan.
52. Zer baldintza bete behar dituzte atzerriko enpresekin ekoitzitako proiektuek? Biak egokiak dira Espainiako nazionalitatea lortzeko moduan egon behar dute, horretarako zinemaren legeak 5.artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztelako Herrialdean sortutako proiektuen baldintza berdinak bete behar dituzte.
53. ICAAren deialdiaren arabera, ba al dago jasotako diru laguntza bueltatu behar izateko aukerarik? Ez, diru laguntza behin jasota ez dago dirua bueltatu behar izateko aukerarik Bai, edozein ez-betetzeren ondorioz, dirulaguntza oso itzuli beharko da. Bai, ez-betetzearen arabera diru laguntza guztia edo parte bat itzuli beharko da.
54. ICAAko 2024ko film laburren gaineko deialdiaren arabera, ekoiztetxe batek deialdi berberean zenbat proiektutarako dirulaguntza jaso dezake 1 2 3 edo 4 hauetako bat nazioarteko koprodukzioa bada eta estatuko ekoiztetxearen parte hartzea minoritario bada. .
55. ICAAko 2024ko film laburren gaineko deialdiaren arabera, Proiektuaren aurrekontua eta aurkeztutako proiektuarekiko egokitasunarengatik zenbat puntu lor ditzake gehienez? 1 3 5.
56. ICAAko 2024ko film laburren gaineko deialdiaren arabera, deialdira aurkeztutako finantziazio-planagatik lor daitekeen geheienezko puntu kopurua: 3 6 12.
1. Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdian, zenbatekoa da Jaurlaritzak emandako gehienezko diru-laguntza jatorriko hizkuntza GAZTELANIA duen film labur baten produkziorako? Filmaren gastuen aurrekontuaren %60a ez du gaindituko, ezta berrogei mila (40.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere. Filmaren gastuen aurrekontuaren %60a ez du gaindituko, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere. Filmaren gastuen aurrekontuaren %60a ez du gaindituko, ezta hogeita hamar mila (20.000,00) zentimoko gehienezko zenbatekoa ere.
2.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdian zenbateko da banatuko den diru-kopuruaren muga film laburren produkziorako? 240.000€, horietatik 120.000€ jatorriko hizkuntza euskara duten filmentzat gordeko dira, betiere diru-laguntza jasotzeko gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuetan. 240.000€ guztira, jatorriko hizkuntza kontuan hartu gabe. 240.000€, horietatik 120.000€ gutxienez jatorriko hizkuntza euskara duten filmentzat gordeko dira edozein puntuazio lortu dutelarik.
3.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdian zer kontsideratzen da film laburra? 60 minutu baino gutxiago irauten duten filmak 50 minutu baino gutxiago irauten duten filmak 40 minutu baino gutxiago irauten duten filmak.
4.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdian eskaintzen dituen diru laguntzak bai film luzeak, film laburrak eta serieak ekoizteko eskuratu ahal izango dituzte: Europar Batasunako Estatu kide batean finkatutako pertsona fisiko edo juridiko independenteak, baldin eta laguntza lortzekotan, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua egon. Europar Batasunako Estatu kide batean finkatutako pertsona fisiko edo juridiko independenteak, baldin eta laguntza eskatzerakoan, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat izan. Europar Batasunako Estatu kide batean finkatutako pertsona fisiko edo juridiko independenteak, baldin eta laguntza lortzekotan, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat izan. .
5.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdiak jasotzen dituen diru laguntzen balorazio-batzordeak hurrengoak dira: Film luzeak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, film laburrak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea eta euskarazko serieak produzitzeko modalitateko Balorazio Batzordea Film luzeak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, film laburrak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea eta dokumentalak produzitzeko modalitateko Balorazio Batzordea Film luzeak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, film laburrak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, animaziozko proiektuak produzitzeko baloraziobatzordea eta euskarazko serieak produzitzeko modalitateko Balorazio Batzordea. .
6.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdian film luze, labur edota serieetarako 2024ko deialdian onartutako aurrekontu osoa: 7.280.000 euro 7.000.000 euro 8.450.000 euro.
7.- Eusko Jaurlaritzako produkziorako 2024ko deialdian ez dira ikus-entzunezko formatuak desberdintzen. Film luzeak edo laburrak edota serieak, izan fikzio edo animazio edo dokumentalak deialdi berean jasotzen dira. egia gezurra.
8.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdian Zer proiektu mota daude emango dituen diru-laguntzetatik kanpo? Kultura-ondareari buruzko dokumentalak Publizitate-edukia duten proiektuak Haurrentzako animazio-filmak.
9.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezkoak produzitzeko 2024ko deialdian zein da eskaerak aurkezteko azken eguna deialdia argitaratu ondoren? Bi aste Hilabete bat Hiru hilabete.
10.- 2024ko Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko deialdiaren arabera: lortu diren beste laguntzak eta zenbateko adierazi behar da. lortu diren laguntzak adierazi behar dira. beste laguntzetatik lortutako dirua soilik adierazi behar da.
11.- 2024ko Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko dialdiaren arabera, aurkeztu beharreko dokumentazioaren barruan honako hauek jasotzen dira: Aurrekontua, produkzio-plana eta finantzaketa-plana. Aurrekontua, banaketa plan zehaztua eta proiektuaren memoria. Aurrekontua, gidoia eta fitxa tekniko eta artistikoa. .
12.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko 2024ko deialdiaren arabera: jatorrian euskarazko proiektuak direnak bakarrik aurkeztu daitezke. edozein hizkuntzatan egindako proiektuak aurkeztu daitezke. erdaraz dauden proiektuek azpitituluak izango badituzte soilik aurkeztu daitezke.
13.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko 2024ko deialdian gidoiaren jabetza eskubideei dagokienean, serieen kasuan: Jabetza intelektualaren eskubideak gerora negoziatzen dira, baldin eta dirulaguntza lortzen den. Kapitulu guztien jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria, edo, halakorik ezean, gidoilari edo gidoilariekin egindako kontratu baten bidez, kontraprestazioaren zenbatekoa jasotzen duena. Nahikoa da lehen jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria, edo, halakorik ezean, gidoilari edo gidoilariekin egindako kontratu baten bidez, kontraprestazioaren zenbatekoa jasotzen duena.
14.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko 2024ko deialdian, bidalitako dokumentua aztertu ondoren akatsen bat edo zerbait falta dela ikusten bada: Proiektua dagoen materialetik abiatuta baliatuko da. Eskatzaileari akatsak zuzentzeko eskatuko zaio 14 egun balioduneko epean. Eskatzaileari akatsak zuzentzeko eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean.
15.- 2024ko Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko deialdiaren arabera, film luzeen kasuan, Egoitza fiskala Euskadin duten talde tekniko eta artistikoen partehartzea: 15-17 punturaino baloratu daiteke gehien jota proiektu motaren arabera, eta zuzendari, gidoilari edo argazki-zuzendaria dira kasu guztietan puntu gehien ematen dituztenak. 15 punturaino baloratu daiteke gehien jota, eta zuzendari gidoilari eta produktore eragilea dira puntu gehien ematen dituztenak. 15 punturaino baloratuko da, animazioaren kasuan izan ezik, 17 puntutan baloratuko dela. .
16.- 2024ko Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko deialdiaren arabera, zeintzuk dira aurreikusten diren laguntza-modalitateak? Bakarrik euskaraz egindako proiektuak produzitzeko laguntzak Film luzeak produzitzeko laguntzak, film laburrak produzitzeko laguntzak eta euskarazko serieak produzitzeko laguntzak Film luzeak edo animaziozko filmak produzitzeko laguntzak bakarrik .
17.- 2024ko Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko deialdiaren arabera, film laburren modalitatean, proiektu jakin baterako emandako diru-laguntza ezin izango du, inola ere, filmaren gastuen aurrekontuaren zenbatekoa gainditu? Filmaren aurrekontuaren % 50 film guztientzat Filmaren aurrekontuaren % 60 film guztientzat eta %70 jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioentzat Filmaren aurrekontuaren % 70 film guztientzat eta % 80 jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioentzat.
18.- 2024ko Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoak produzitzeko deialdiaren arabera, film laburrak egiteko emandako laguntza nola ordainduko da? Lehen ordainketa % 40ekoa izango da, laguntza ematen den unean, % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera) eta gainerako kopurua (% 30) ere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Lehen ordainketa % 60ekoa izango da, laguntza ematen den unean, % 20, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera) eta gainerako kopurua (% 20) ere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Lehen ordainketa % 50ekoa izango da, laguntza ematen den unean, % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean (2025eko urtarrilaren 1etik aurrera) eta gainerako kopurua (% 20) ere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. .
19.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen ekoizpenerako 2024ko deialdiaren dagokionez: film laburrak egiteko emandako laguntzaren lehen ordainketa, ordainketa osoaren zein ehuneko izango da? %30 %40 %50 .
20.- Eusko Jaurlaritzaren film laburren 2024ko deialdiko balorazio- eta hautapenirizpideen arabera, zenbatekoa da gehienezko puntuaketa filmaren jatorrizkoa bertsioa euskaraz filmatzeagatik? 10 puntu gehienez 15 puntu 20 puntu.
21.- Zein laguntza-mota eskaintzen da euskarazko serieak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak 2024an? Dirulaguntza itzulgarria Produzitzeko laguntzak Euskararen erabilerari zuzendutako laguntza.
22.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoen produkzioaren 2024ko deialdiaren arabera, aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, hiru baloraziobatzorde daude. Zein da aukera zuzena? Film luzeak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, Film laburrak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, Euskarazko serieak produzitzeko modalitateko Balorazio Batzordea. Film luzeak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, Film laburrak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea, Euskarazko dokumentalak produzitzeko modalitateko Balorazio Batzordea. Soilik film luzeak produzitzeko modalitateko balorazio-batzordea.
23.-Eusko Jaurlaritzaren film laburrak produzitzeko laguntzen atala irakurtzen badugu, 31. artikuluak dio laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko dela. Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, gehieneko iraupen batekin. Iraupena zenbat minutu baino gutxiagokoa izan behar da? 45 minutu 30 minutu 60 minutu.
24.- Film luzeak, film laburrak eta euskarazko serieak produzitzeko modalitatetarako dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzan eskatzearekin batera, zenbait agiri aurkeztu behar dira. Proiektuari dagokion dokumentazioaren atalaren barruan badaude zenbait gauza ez direnak eskatuko film laburrak produzitzeko modalitaterako. Hauetako zein EZ da eskatzen? Finantzaketa-plana, eskabidean ezarritako eredua jarraituz. Fitxa teknikoa eta artistikoa, zehaztuz helbide fiskala Euskadin duten artisten, teknikarien eta profesionalen parte-hartzea. Produkzio-plana, adieraziko duena noiz hasi eta amaitzen den filmaketa eta zer beste alderdi dauden lotuta produkzioarekin.
25.- EITBk ikus entzunezko produktu bat ekoizteko Eusko Jaurlaritzako diru laguntza eskatu dezake? Bai, baina gehienez diru laguntzaren %49a jaso dezake. Bai, kalitatezko produktu bat bada eta baldintza guztiak betetzen baditu. Ez.
26.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezko produkziorako 2024ko deialdiaren barruan, proiektuaren dokumentazioan, produktua euskarazko seriea izango bada, kapitulu guztietako gidoia eskatuko da? Kapitulu guztietako gidoia eskatuko da. Horrelakorik ez badago, lehenengo kapituluaren gidoia eta gainerakoen gidoiaren sinopsia edo eskaleta eskatuko da. Ez da beharrezkoa, bakarrik telesaila osoaren sinopsia eta lehen kapituluaren sinopsia eta eskaleta aurkeztea beharrezkoa da. Kapitulu guztien gidoia, sinopsia eta eskaleta aurkezten ez bada, proiektua ez da onartuko deialdian.
27.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezko produkziorako 2024ko deialdiaren barruan, proiektuaren dokumentazioan, film laburraren merkaturatzeko eta banaketarako plan zehaztua eskatuko da. Egia Gezurra.
28.- Zein da Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezko produkziorako 2024ko deialdiaren helburu nagusia? Film laburren zabalkundea bultzatzea Euskal kulturaren eta ekonomiaren aberastasuna handitzea EAEko gazteen lan-merkatuan sartzea .
29.- Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezko produkziorako 2024ko deialdiaren arabera, film laburren modalitatean, zein da pertsona fisiko baten erroldatze-baldintza film laburren laguntza eskuratzeko? Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon behar du deialdia argitaratu baino urtebete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar du eskabidea aurkeztu aurretik Bakarrik Euskal Herrian jaio direnek dute eskubidea .
30.- Eusko Jaurlaritzaren 2024ko ikus-entzunezkoen produkzioaren deialdiaren arabera, film laburren modalitatean balorazio-baremoan gutxienez zenbat puntu lortu beharko dira proiektu hori kontuan izateko? 70 50 65.
31.- Eusko Jaurlaritzaren 2024ko ikus-entzunezkoen produkzioaren deialdiaren arabera, film luzeen modalitatean, zein da euskarazko fikziozko film luze baten ekoizpenarako ematen den laguntzaren gehienezko zenbatekoa? 400.000 euro 800.000 euro 1.600.000 euro.
32.- Eusko Jaurlaritzaren 2024ko ikus-entzunezkoen produkzioaren deialdiaren arabera, zenbat euroko aurrekontua bideratuko du eusko jaurlaritzak iraupena 60 minutukoa baino gutxiagokoa dutenen edukiak egiteko? 120.000 euro 240.000 euro 400.000 euro.
33.-Eusko Jaurlaritzaren 2024ko ikus-entzunezkoen produkzioaren deialdiaren arabera, euskarazko jatorrizko bertsioko ikus-entzunezko serieen lehen denboraldia egiteko gutxienez zenbat kapitulu izan behar ditu proiektuak? 2 kapitulu 3 kapitulu 5 kapitulu .
34.-Ikus-entzunezko ze proiektu geratzen dira Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezkoen produkziorakorako laguntza-modalitateetatik kanpo 2024ko deialdiaren arabera Zinemarako fikziozko film luzeak, animaziozko film luzeak eta Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek zuzenean ekoizten dituztenak. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek zuzenean ekoizten dituztenak; publizitate-edukia dutenak, propagandakoak eta albistegiak, eta jabetza intelektualeko eskubideen lagapenari buruzko araudia edo lan-baldintzei buruzkoaraudi eta/edo hitzarmen sektorialak urratzen dituztenak edo errespetatzen ez dituztenak Sortze-dokumentaleko film luzeak eta euskarazko serieak produzitzeko Laguntzak .
35.- Hurrengo hauetatik, zein EZ dira ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak? EiTB Plataforma digitalak Telebista pribatuak Ekoiztetxe independenteak .
36.- Nire film laburra zine jaialdi batean aurkeztu nahiko banu, zeren arabera erabakiko nuke 15 edo 25 minutuko laburmetrai bat egitea? Zine jaialdi konkretu horren araudiaren arabera Banaketa-estrategiaren arabera Zine jaialdi batean aurkezteko 20 minututik gorakoa izan beharko luke .
37. Produktorarik gabe aurkeztu daiteke Eusko Jaurlaritzara ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdian film laburren modalitatean? Norbanako gisa edota produktora baten izenenan aurkeztu zaitezke; bakoitzak nahiago duen moduan, ez baitago ezberdintasunik Ez dago baimenduta norbanako gisa aurkeztea, nahitaez produktora batekin aurkeztu beharra dago Norbanako gisa edota produktora baten izenenan aurkeztu zaitezke; baina askoz ere zailagoa da norbanako gisa aurkeztuta finantzaketa lortzea, puntuazioaren zati bat produktoraren historialari baitagokio.
38.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdiaren 10. artikuluaren arabera, Europako Batasuneko estatu bat baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko produkzioetan, diru-laguntzen intentsitatea zenbatekoa da? Diruz laguntzeko moduko kostuen %60 Diruz laguntzeko moduko kostuen %70 Diruz laguntzeko moduko kostuen %50.
39.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdiaren 17. artikuluaren arabera, film luzeen produkziorako modalitateari dagokionez, zein baldintzatan izan dezakete laguntzak jasotzeko aukera 2024 urtea baino lehen filmatzen hasi diren proiektuek? Sortze-dokumentaleko film luzeen kasuan soilik, baldin eta filmaketa Agindun honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen amaitzen ez bada. Ez dute laguntzarik jasotzeko aukerarik. Zinemarako animaziozko film luzeen kasuan soilik.
40.-Eusko Jaurlaritzak orain arte film laburrei ematen dien diru laguntzak, zein fasetara zuzenduta daude? Produkziorako soilik Garapenerako soilik. Produkzioa eta garapenerako, bietarako .
41.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdiaren arabera emakumearen parte-hartzea zuzendaritza-lanetan dagoenean, zenbat puntu eskuratzen dira? 2 puntu 3 puntu 1 puntu .
42- Zer neurtzen du jasangarritasun-planak? Dirulaguntzen itzultzea Ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna Ekoizpenaren kostua.
43.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdia kontuan hartuz, zein hizkuntzatan filmatu behar da jatorrizko bertsioa gehienezko puntuazioa lortzeko? Gaztelaniaz Ingelesez Euskaraz.
44.-Adierazpen hauetatik esan zein da egokia: Eusko jaurlaritzak film laburrak produzitzeko ematen dituen diru laguntzak ez dira bateragarriak beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen laguntzekin. Eusko jaurlaritzak serieak produzitzeko ematen dituen diru laguntzen eskaera egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentazioan besteak beste, serieko kapitulu guztien gidoia aurkeztu beharko da. Horrela ez ezik, lehenengo kapituluaren gidoia, sinopsia eta eskaleta aurkeztu beharko da. Eusko jaurlaritzak film laburrak ekoizteko ematen dituen diru laguntzen onuraduna pertsona fisiko bat bada, ez da zertan EAE-n erroldatuta egon behar ezta horren errolda dokumentazioa aurkeztu beh.
45.- Eusko Jaurlaritzak hauetako ze dokumentu eskatuko ditu film laburrak produzitzeko modalitaterako: Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena. Merkaturatzeko eta banaketa marko plan zehaztua. Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.
46.-Eusko jaurkaritzak film laburren produkziorako ematen dituen diru laguntzen BALORAZIO ETA HAUTAKETA IRIZPIDEAK kontuan izanda zein da OKERRA: Proiektuaren interes orokorra du: ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin erlazioa baloratuko da. Eskatzaileak ez du mugarik produkzio aurrekontua Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo gastatzeko. Ikus-entzunezko sortze-lanaren produkzioan edo garapenean, Euskadin egoitza fiskala duten artista, teknikari edo profesionalen parte hartzea baloratuko da.
47.- Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezkoen produkziorako 2024ko deialdiaren arabera, koprodukzioaren kasuan, zein da eskatzaileak proiektuan izan behar duen gutxieneko jabetza? % 40 % 20 % 10 .
Denunciar Test