TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Gora gu ta gutarrak
![]() |
![]() |
![]() |
---|
REALIZAR TEST

Título del Test:
Gora gu ta gutarrak Descripción: Test sendagarria Autor:
Fecha de Creación: 30/03/2025 Categoría: Fans Número Preguntas: 15 |
COMPARTE EL TEST



Comentar
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
Zein da gure proiektuaren ardatza, leloa eta itsasargia? Bikaintasuna Itxurakeria Irakurzaletasuna Nagitasuna. Zenbat solairu ditu gure eraikinak? Hiru gehi terraza Lau gutxienez Hiru publikoari zabalik eta gordailua Lau edo bost, baina niri gehiago iruditzen zaizkit gora ta behera ibiltzen naizelako. Zenbat txaplata ezberdin erabiltzen ditugu? 10 8 7 Atzo arte 11, baina sanskritoz idatzitako yoga liburuei kolore berria jarriko diegu gaurtik aurrera. Ze usain dario batzuetan beheko solairuari? Goizean, kurasanak; eguerdian, tortilla; eta arratsaldean, kalimotxo Goizean, napolitanak; eguerdian, solomoa; eta arratsaldean, garagardoa Goizean, ogi txigortua; eguerdian, rabak; eta asteburuetan, gintonikak Hainbeste nahasketarekin usaimena galtzen ari naiz eta Covidak jota nagoela iruditzen zait. Ze maiztasunarekin egiten dira aperitifak ofizean? Noizean behin Oso gutxitan Urtebetetze bat ospatzen denean bakarrik Ia astero, aitzakia egokia bilatuz gero. Erabiltzaile batek dohaintzan emateko liburuak "oso egoera onean" dituela esaten duenean, gero... Liburuak lizunduta, horituak eta nazkagarri ekartzen ditu Harribitxiak ekartzen ditu eta flipatzen dugu Erdi Aroko eskuizkribuak eta inkunableak ekartzen ditu Azkenean ahazten zaio etortzea eta erabakitzen du bere liburutegian gordetzea "oso egoera onean" daudelako. Eraikina ixteko unea iritsi da eta grabazioa hala moduz jartzea lortu dugu ditxosozko tramankulu horretan. Zer gertatzen da? Erabiltzaile guztiak beren gauzak jasotzen hasten dira, arduratsu eta zintzo Erabiltzaile bat sartzen da liburu batez galdetzeko Erabiltzaile bat sartzen da liburu batez galdetzeko eta beste bat egunkarian eskela bat irakurtzeko Erabiltzaile bat sartzen da liburu batez galdetzeko, beste bat egunkarian eskela bat irakurtzeko, isilgunean dagoen beste bat komunera sartzeko baliatzen du eta behean dagoena, egunero legez, erlojuari begira gelditzen da, 19:59 arte. Churchill izeneko bilerak oso ezagunak dira, zenbat irauten dute? 15 minutu inguru Di-da batean egiten dira Ez dakit zehazki, laburragoak egiten ditut nik berandu iritsita Teoriaren arabera, 10 minutu, baina ia beti Churchill gaixoaren filosofia pikutara bildatzen dugu, eta edozer gauzaz mintzatzeko baliatzen dugu momentua, guztiok zeregin oso premiazkoak izan arren. Ranganathan maisu handiak (liburuzainon lider supremoa eta gure jainko ba-ka-rra) etxerako bidean abesten zuen... Zirkoa datorkigu, kaletik ikusi dugu... Mumbaitik natorren artista bat naiz ni... Liburu bat, liburu bat / Bi liburu, bi liburu / Elkartu ziren, elkartu ziren / Iskin batean, iskin batean... (segi dagokion neurri eta doinuan) Ez zuen ezer abesten, ezta hurrik eman ere. Sailkapen fazetatuan, kolonatuan edo dena delakuan murgilduta zegoen erabat gixajua. Oso haurtzaro latza pairatu zuen, sailkapen madarikatua dela eta. Gure artista kuttuna ia egunero etortzen da beheko solairuko estudiora margotzera. Gora ta behera, ezker-eskuin eta harat-honat ibiltzen da baina zein estilotan kokatu dezakegu bere lana? Errealismoa Hiperrealismoa Inpresionismoa Erantzun guztiak zuzenak dira. Oposizio prozesu luze eta malkartsu hau bukatu berritan, gertuen dagoen barrara ziztu bizian joango naiz eta eskatuko dut... Ronkola (Zacapa edo Flor de Caña, 14 urte gorakoa) Vodkanaranja (hau ere gaztetan edaten nuela esango nuke) Kalimotxoa (qué recuerdos) Gintonika (enebro, bayas del goji eta bestelako osagai hipsterrak barne) IPA gargardo artisaua (klasea daukat eta) Xanpaia edo cava (igual zait egia esan) Ardoa (kriantza, urtekoa, ekologikoa, reserva, aho sabaiari berdin zaio zin dagizut) Erantzun guztiak zuzenak dira orain (baina gero dena oker ikusiko dut). Zirt edo zart! Ordua iritsi da eta fitxatzera zoaz erabat konbentzitua, gauzak argi eta erabakitasunez. Zer gertatzen da? Komunera joateko aprobetxatuko dut une lasai hau. Azkenean fitxatzea ahazten zait. Pare bat liburu kolokatuko ditut eta banoa. Azkenean fitxatzea ahazten zait. Ofizetik pasako naiz ea galletaren bat gelditzen den, gaur ere norbaiten zerbait zen. Azkenean fitxatzea ahazten zait. Baina... azkenean fitxatu dut? Aizu, fitxatu dut? Aurreko erantzun guztiak noiz edo noiz zuzenak izan dira. Ze dokumenturi dagokio CDU notazio arrunt hau, egunero erabiltzen dugun horietako bat, alegia? (038)=134.2’373.421/.422=821.134.2-31.09”19”/016:616.8(460)(043.2)&016(460.22)¿001.89”19”@(038)=134.2’373.422/.423*001.89(063)dewey*zuhasizinen.erokerihauguztia%811.111’25=134.2.../811.111-26/016:930.85(460.22)(091)=(otlet.eta.lafointane.gorroto=zaituztet)75.036.1/.2(083.824)(038)=134.2’282(460.355)75.036(460.23)(083.824)ni^auxiliaresnihostias(038)=134.2=512.36::821.134.2(460.35).09”19”(N=jarrietalisto:demontre)821.134.2(460.35)-1.09”19” Me rindo. Liburuzain dinosauroaren komodina erabiliko dut eta kitto! Ensayo sobre las ranas intersexuales de Papua Nueva Guinea, en microfilm, en lengua bantú y la madre que lo parió Geologiaren filosofiaren kimikaren fisikaren etikaren historia Euskal Herri handian (Euskadi+Nafarroa+Iparraldea+Trebiño+Petilla de Aragón eta euskal diaspora) Poemas en rima asonante sobre deportes de pelota en la era victoriana, letra grande La influencia de la civilización sumeria en la pintura grecorromana del Alto Imperio Alemán, en alfabeto cirílico. Erabat murgilduta zaude asmo handiko zereginetan, izan ere, 3 minutu eta 45 segundo pasa dira azken interrupziotik eta jo eta fuego ari zara atzeratuko lanak aurrera eramaten... baina bizitzak kolpe latzak ematen ditu eta, horror, sute alarmak jo du. Eraikin osoan inor, baina inortxo ere mugitzen ez dela konturatzen zarenean... 🧯 Ziztu bizian aulkitik altxa eta cuadro de mandos futuristara gerturatzen zara, beste behin ere, mezurik argienak deszifratzeko borondate onarekin Beti bezala silenciar zumbido, edo dena delakoa, eta berriz ordenagailu aurrean esertzen zara, azken bi orduko 38 emailak kudeatu gabe dituzu eta Pantailan agertzen den mezua irakurtzen duzu, behin, bitan, hirutan. Ulergaitza da teknologiak agintzen duen legez. Langile publiko zintzoa zaren arren eta TREBEParen hamar mandamentuak iltzatuta izanagatik, marra gorriak dituzu. Erabaki inteligenteenetan inteligenteena hartzen duzu, hots, makinak, sistema operatiboak eta, oro har, lenguaje artifizialak ulertzen dituen norbaiti deitzen diozu, etsituta Ez dakizu zehazki non dagoen sua baina badaezpada extintorea (su-itzulgailua euskara estandarrean) hartzen duzu eta bazoaz zerbait itzaltzera (amatatzera, lankidearen berbaren arabera). Lantokia ederra duzu. Punta-puntako ordenagailua, bi pantaila, sistema eragile bizkorrena, euskara batuan ta guzti, super emankorra sentitzen duzu zure burua, gaur bai, gaur produktibitateari ez diozu iskin egingo, baina "aulki jokoa" indarrean dago. Zeri egiten dio erreferentzia esamoldeak? Uxue Alberdiren liburua da (bide batez, ez zuen liburu horrekin Euskadi Saria irabazi, guztiok dakigun moduan) Lanpostua 5 segundo baino gehiago uzteak dakarren arrisku sahiestezina. Izan ere, beti dago lankideren bat itxurakeriak egiten lanpostu baten inguruan (liburuak kolokatzen, txaplata oker bat inprimatzen, enegarren gometxa jartzen...), baina haren helburu bakarra, zitala eta gupidagabea, zure tokia okupatzea da, irribarre batekin hori bai eta "segundo bat bakarrik da" esanez Haur jolasa. Jarraibideak: aulkiak borobilean jarri (formula honi jarraituz: a=p-1), haien inguruan itzuliak egiten hasi eta musika eten egiten denean aulki batean esertzea da helburua Bertsolaritza txapelketetan egiten dutena da, bertsolariak aulkiz aldatzen dira, guztiak probatu arte. |
Denunciar Test